fbpx

Bizkaiko mapatze lana hasi da

Lurraldea Kultursistemarekin mapatzeko prozesua abiatu du Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak

Bizkaiko kultura eta sorkuntza nodoei prozesua aurkezteko ekitaldiaren irudia, Euskalduna Jauregian

Lehen kontaktua kultura eta sorkuntza nodoekin

Deialdia Lorea Bilbaok, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Begoña de Ibarrak, Kulturako zuzendari nagusiak eta Euskara zuzendari nagusi Xabier Arauzok egin ziguten, eta, horri erantzunez, martxoaren 30ean Euskalduna Jauregian elkartu ginen lurraldeko kultura eta sorkuntza sektoreetako talde, elkarte eta beste eragile gako batzuen dozenaka ordezkarirekin.

Bileran Bizkaiko ekosistema mapatzeko prozesua aurkeztu zen; prozesua orain abiatuko da eta datozen hilabeteetan zehar garatuko da, bertaratutako guztien lankidetzari eta inplikazioari esker; prozesuaren helburua sektorearen argazki zehatza lortzea da,argazki hori lagungarria izan dadin sektorea bultzatzeko eta indartzeko foru erakundeak diseinatuko dituen politika publikoak errealitateari egokitutako politikak izan daitezen.

Parte hartzeko une erabakigarria

Gure sektoreak une honetan pairatzen dituen zailtasunen jakitun, Bizkaiko Foru Aldundiak sektorea indartzeko eta bultzatzeko politika berriak definitzen eta hobetzen jarraitu nahi du, inor bazterrean utzi gabe; lan horretan protagonistek eskainitako ezagutza erreal eta beti eguneratua baliatu nahi da abiapuntu modura. Kultursistemarekin batera egingo den prozesu honen bidez informazioa zuzen-zuzenean jasotzeaz gain, eragile bakoitza ere ahaldundu nahi da hausnarketa egin eta aukeren bilaketan.

Foru diputatuak topaketan egindako adierazpenen arabera, eragile guztiek parte hartze aktiboa, masiboa eta gogoetatsua izatea erabakigarria izango da prozesua arrakastatsua izan dadin. Horregatik, arteetako, sorkuntza lanbideetako, kultura eta sorkuntza industrietako, bestelako industria lagungarrietako edota kultura ondareko pertsona eta elkarte guztiei gonbidapena egin zaie  automapatze lana egin eta ekosistema digitalean ikusgarri jar daitezen, profila osatu ondoren bertan argitaratuz.

Aktorea, artista edo abezlaria zara? Musika talderik baduzu? Antzerkia, literatura idazten duzu? Bideo-jokoak, zinema, film laburrak egiten dituzu? Diseinuan, artisautzan edo arkitekturan aritzen zara? Edo agian kultur kudeaketan, ekitaldien ekoizpenan, turismo kulturalean, dibulgazio zientifikoan? Profesionala edo amateurra izanda, edozein eratako kultura edo sormen proiekturen bat baduzu, hau da zure unea lekua eskatzeko Bizkaiko Kultura eta Sormen ekosisteman. Fokua benetazko garrantzia duen horretan jarri, ezagutu zure sektorea eta ikusarazi zure burua.

Sartu www.kultursistema.com webgunean, erregistratu eta zure jarduerari buruz hausnartzen lagunduko dizuten galdera batzueikin hasita, argitaratu ezazu zure profila ekosistema digitalean.

Automapatze lanerako tailerrak online

Ahal bezain eragile gehienek hausnarketa eta argitalpen prozesua egitea errazte aldera, zenbait lan tailer modu birtualean egingo dira, eta, horietan, balizko zalantzak argituko dira eta proiektu bakoitzaren ezaugarriak islatzean kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuak azalduko dira, sailkapenaren oinarrizko datuetatik hasi eta baliozko proposamena edo lortu nahi diren inpaktuak identifikatu arte.

Tailer horietan interesa duen edonork hartu ahalko du parte, aldez aurretik eman beharko da izena eta saio bakoitzeko 95 parte hartzaileren muga jarriko da; tailerrak kultura eta sorkuntzako azpisektore hauen arabera antolatuko dira:

  • Arte eszenikoak eta zuzenekoak; musika eta musikaren industria
  • Literatura, argitalpen industria eta hizkuntzako industriak eta zerbitzuak
  • Zeharkakoak, arte plastikoak eta irudienak, artisautza eta arte erlazionalak
  • Diseinua eta arkitektura
  • Ikus-entzunezkoak, baliabide berriak, new media art eta kultura maker
  • Kultura kudeaketa, bitartekaritza kulturala, arte eta kultura hezkuntza, kultura aholkularitza, kultura finantzaketa
  • Ekitaldien komunikazioa, antolaketa eta produkzioa, produkzio eta erreprodukzioko zerbitzuak eta baliabideak
  • Kultura ondarea, aisialdia eta jolasa, eta gastronomia

Datozen egunetan tailerren data ofizialak eta izena emateko deialdiak iragarriko dira. Prozesu honen inguruan informazio gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko idatzi coordinacion@kultursistema.com helbidera eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

Eman zurekin harremanetan jartzeko datuak eta mezua sarrerako ontzian jasotzea bermatuko dizugu. Zure zain gaude!