fbpx

Zurekin kontatuko duen
kultura eta sorkuntza
sektorean sinesten dugu

Izenik ez duena ez delako existitzen:
Kultursistema jaio da, ekosistema konplexu
honetara modu aberats, anitz eta eguneratuan
gerturatzea erraztuko dizun tresna

Sorkuntza sektorean ikusten al naute?
Argi al daukat zein ekarpen egiten dudan eta non?
Nire sektoreko eta nire lurraldeko beste kultura
eta sorkuntza eragile batzuen errealitatea
ezagutzen al dut? Nor dago hor kanpoan?

Horrelako galderaren bat egin badiozu
zeure buruari, leku zuzenean zaude

Garrantzia duen horretan fokua jarri,
zure sektorea hobeto ezagutu eta zure
ingurunearekin aliantzak sortu

Ekosisteman zure jardueraren esparrua eta balio
proposamena hobeto ezagutzeak biderkatu
egingo du zure proiektuaren potentzialtasuna

Zer egin dezakezu Kultursistemarekin?

Datuak ikusi eta interpretatu

Lurralde bateko kultura eta sorkuntza eragileen
bisualizazioa eskaintzen du, eragileak eta praktika
berriak barne hartuz, mapa geolokalizatuen bidez
zein datuak gurutzatu eta interpretatzetik lortutako
grafiko bidez.

Jarduketak definitu eta diagnostikatu

Sektoreko erakunde eta profesionalek autodiagnostikoa
egiteko eta txosten pertsonalizatuak sortzeko aukera
ematen du, horiekin zure jardun eremu lehentsiak
definitzeko.

Politika egokiak diseinatzea

Lurralde jakin bateko sorkuntza garatzeari lotutako
politikak eta/edo kultura politikak orientatzen laguntzea;
hala, jarduketa eremua hobeto ezagutu ahalko da
eta ekintza publikoaren edo sektoreko erakundeen
ikuspuntua erabaki ahalko da.

Ekosistemaren errealitate aldakorra jasotzeko
munduko kategorizaziorik osatuenetakoa
eskaintzen du Kultursistemak.

Nola funtzionatzen du Kultursistemak?

Erregistratu doan
eta sar zaitez
kultursistemako
baliabide digital
eta analogikoetara

Profil publiko eta pribatuez gain, honako baliabide hauek ere eskura izango dituzu:

Eskuliburu digital deskargagarria

Eskuliburuarekin ekosistemaren atalen taxonomia, kategorizazio eta bisualizazio berrian sakondu ahalko duzu, automapeatze prozesuaren aurretik.

Gida inprimagarria

Eta paperaren gainean pentsatzen duzun horietakoa bazara, gida inprimagarria ere izango duzu, urratsez urrats lan egiteko, aurrerago zure online profila eguneratzeko.

Kultura eta sorkuntza ekosistema baten sektore eta balio
kate desberdinen gurutzaketa matrize baten adibidea

Inprimaki eguneragarria, datuak bistaratuz

Behin bete, beti eguneratuta
Kultursistemak ekosistemako eragile bakoitzaren automapeatze eta hausnarketa ditu oinarri, beti eguneratu daitekeen online inprimakiaren bitartez.

Ekosistemaren argazkiak, denon artean aberastuak
Parte hartzaileen masa kritikoa eta aniztasuna zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da datu agregatuen txostenetan sortutako balioa eta ordezkagarritasuna.

Gurutzaketak, aukera berriak sorrarazteko
Mapeatze lan horretatik abiatuz hainbat interpretazio eta konparazio egin ahal izango dira, banaka zein taldeka, profil publikoetan zein pribatuetan islatuta, grafikoki bistaratutako datuen matrizeekin.

Sektorearen zerbitzura egongo den lan metodologia

Tresna digitalak eta analogikoak, tailerrak eta bestelakoak uztartuko ditu inplizitua sorrarazteko, eragile periferikoak identifikatu eta bistaratzeko, maiz erakundeen zirkuitutik kanpo baitaude.

Bete gabeko beharrizanak, aukera nitxoak, sorkuntza edo kulturako eskaintzaren gehiegizko presentzia edo presentzia aski ez izatea identifikatzen du. Eta testuinguru jakin bateko eragileen dimentsio sozial eta ekonomikoa ezagutzen laguntzen du.

Kultursistemari esker, sustapen politikak bideratu ahalko dira sorkuntza eta kultura ekosistemak benetan ezagutuz; bidenabar, jarraipena denboran zehar egin ahal izango da.

Nork egiten du posible Kultursistema?

Ekonomia sortzailean nazioarteko erreferentziazko erakundea, Kultursistemako titularra eta kudeatzailea da.

Kudeaketan, eragileei laguntzen eta sektorea bultzatzen 30 urte baino gehiagoko ibilbidea egin ondoren, badakigu sorkuntza eta kultura proiektuak garatzea nolako erronka den geurea bezalako ekosistema konplexuetan.

Horregatik abiarazi genuen Kultursistema

Esparru kontzeptuala 2016 eta 2019 artean garatu zuten Roberto Gómez de la Iglesiak Conexiones improbables, ) eta Ricardo Antónek Colaborabora, Karraskan, elkarte profesionalaren esparruan, Euskadiko Sormen Esperientzi Sarea. Tresnaren lehen azterketak Iranzu Guijarro Plazak koordinatu zituen, entitate bazkideekin lankidetzan.

Esparru horretatik abiatuz, Conexiones improbables entitateak Kultursistemaren aplikazio metodologia definitu zuen, titular esklusiboa ere bada.

Hainbat erakunde publikok babesa eman dute Kultursistema sortzeko zenbait fasetan: Espainiako Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiak eta Getxoko Udala.

Gaur egun Kultursistemak honako hau du:

Conexiones improbableseko kudeaketa lantalde propioa, esperientzia handia duena aholkularitza estrategikoan, berrikuntza irekian, arakatze prozesuetan, diseinuan eta ko-sorkuntzan.

Etengabeko babes teknikoa, Omatechen eskutik, tresnaren mantentze lanak egiteaz eta matrizearen garapen digitalaz arduratzen dena.

Eta identitate bisual eta grafikoa, Nerea Márquezek garatutakoa (Ojobuey).
Eta zeu, jakina! Erregistratu zaitez orain eta izan zaitez Kultursistemaren parte sorkuntza, egitura edo sustapen esparruko eragile gisa.