fbpx

Ikusarazi, Indartu, Birdefinitu zure rola
kultura eta sormen sektoreetan

Sortu aukera berriak zure jarduera
errotu eta hazten laguntzeko

Erregistratu doan eta mapeatu
zure burua, zure organizazioa,
kolektiboa, erakundea…

edo hasi saioa zure kontuan

Deskubritu ezazu datuak kultursistemaren
metodologiarekin aztertzearen potentziala eta…

Ikusarazi

Garrantzitsua zarelako eta balio paregabea, ordezkaezina sortzen duzulako. Erreklama ezazu ekosisteman duzun lekua. “Argazkian” zenbat eta gehiago agertu, orduan eta aukera gehiago sortuko dira.

Indartu

Kultursistematik lagundu nahi dizugu fokua jartzen, sendotasuna lortzen eta hazkundea bultzatzen. Ikusarazi kultura eta sorkuntza ekosistemaren barruan zu zeu funtsezkoa izatea eragiten duenak.

Birdefinitu

Egin ezazu zure datuei buruzko hausnarketa, gure baliabideek gidatuta. Arakatu zure potentziala eta har itzazu finantzaketa edo sustapen eragileen eta bezeroen aurrean nabarmenagoa izateko erabakiak.

Zer lortzen duzu kultursistemarekin?
Protagonistek kontatuko dizute

Fokua benetazko garrantzia duen horretan jarri

Kultursistemak lagundu egingo digu ideia bat arrakastaz bidera dezakeen ibilbidea deskubritzen, inor igaro ez denez bidea sastrakek ezkutatzen baitute. Edozein sorkuntza proiekturen diseinu estrategiko eta eraginkorra egin ahal izatea.

Marta, Aritz y Miguel. Thusia, fikzio sortzaileak

Aukerak eta kolaborazio berriak aurkitzea

Kultursistema tresna bikaina da lantzen genituen testuinguruak hobeto ezagutzeko, norberarena (askotan icebergaren punta baino ez dugu ikusten-eta), zein bisitatzen ditugun beste batzuk, horrelakoetan lehen gerturatzea egitea ahalbidetzen baitigu. Ikuspegi osatua eskaintzen du, eta, aldi berean, gauza antzeko edo osagarrietan ari diren beste eragile batzuekin harremanak ezartzen laguntzen du.

Javi, Idoia, Ritxi y Txelu. ColaBoraBora, Prokomuna, praktika kolaboratiboak eta gizarte ekintzailetza.

Zure lurraldeko kultura eta sorkuntza ekosistemaren argazki erreala lortzea

Kultursistema ezinbesteko tresna da komunitate jakin bati lotutako sorkuntza ekosistema identifikatzeko. Eredu berritzaile honi esker esku hartze eremua zabaldu eta pertsona eta erakunde gehiagoren errealitateak hobetu ahalko dira, zuzenean zein zeharka parte hartzen badute, gaitasunak batzen badituzte, aldi berean, inplikatu eta konpromisoa hartzea ekartzen duten kultura eta sorkuntza proiektuen onuradun badira.

Andrés Gribnicow. Kultura kudeaketa eta sorkuntza industriak bultzatzeko politika publikoen aholkularia.

Zure lurraldeko kultura eta sorkuntza ekosistemaren argazki erreala lortzea

Nekez egingo dugu kultura eta sorkuntza elkarte gisa aurrera nolakoak garen eta zenbat garen ez badakigu. Kultursistemak orainaldian jartzen gaitu, geldiarazten behartzen gaitu, hausnartzen gure antolaketa ereduari, zerbitzuei, gaitasunari, ahultasunei eta bestelakoei dagokienez. Eta horrekin guztiarekin gure jarduera profesionalean eta sektorearen jardueran aurrera egiteko aukera eskaintzen du.

Rosa Abal. Karraskaneko gerentea, Euskadiko Sormen Esperientzia Sarea.

Nor gehiago dagoen ere jakin nahi al duzu?

Kultursistema zeuretzat da, zeu ere honako hauen parte bazara

Erregistratu orain eta…

Nabarmendu ezazu zure publikoari eskaintzen diozun balioa eta birpentsatu balio handiagoa non, nola eta nori eman ahal diozun.

Lortu nabaritasuna sustapen eta babes eragileen aurrean, programa eta laguntzei dagokienez.

Deskubritu publiko berriak eta balizko kolaboratzaileak zure proiektuetarako, beti ikusgai eta eguneratuta izanik.

Lortu informazioa zure sektorea hobeto ulertzeko eta epe ertain zein luzeko estrategiak definitzeko.

Kultursisteman jarri dute konfiantza

Erregistratu doan eta mapeatu
zure burua, zure organizazioa,
kolektiboa, erakundea…

edo hasi saioa zure kontuan