fbpx
Mapeando Puerto de la Cruz

Puerto de la Cruz mapeatzen

Kultursistema Tenerifera iritsi da Puerto de la Cruzeko kultura eta sorkuntza ekosistemaren eragileak mapeatzeko

 

Lanean hasiko gara!

Aspaldi abisatu genuen eta dagoeneko iritsi dira urteko lehenengo bi tailerrak, Puerto de la Cruzeko Udaleko Kultura Sailarekin eta Tenerifeko Turismoko Talentu Digital eta Berrikuntzako Sailarekin, batera; prozesu baten parte da, eta bukatzeko emango den txostenean uhartearen eremu horretan sorkuntzaren sektoreek bizi duten egoera jasoko da. Horrekin batera, zenbait gomendio ere bilduko dira, etorkizuneko politikak eta balizko sustapen programak diseinatzeko.

Bi tailerretan guztira 50 eragile inguru bildu ziren, eta otsailaren 18an eta 19an egin ziren, Lago Martiánez esparruan; izan ere, espazio hori erreferente estetiko eta teknikoa da, César Manrique artistak sortutakoa 1971n.

Marco Antonio González Mesa Puerto de la Cruzeko alkate agurgarriaren ongietorrian argi geratu zen hiriak Atlantikoko sormenaren hub bihurtzeko apustua egin duela; jarraian, lanari ekin genion.

 

Izenik ez duena ez da existitzen

Tailerra hasteko nabarmendu genuen oso garrantzitsua dela Kultursistemak eskaintzen duen moduko kategorizazio osatua edukitzea, taxonomia berri bat, sektore mailan aniztasuna ikusarazteko aukera emango duena, orain arte kontuan hartzen ez ziren diziplina berriak eta hazten ari direnak barne hartuz.

 

Ekosistema bat aberatsagoa eta orekatuagoa izango da ekosistema bera osatzen duten eragileen eta sortzen diren harremanen aniztasuna gero eta handiagoa izan

Tokiko ekosistemaren argazkira egindako lehen hurbilketan pertsona parte hartzaile guztiak gonbidatu genituen haien buruak ezagut zitzaten, topaketa gertagaitzen metodologiaren bitartez. Hala, eragileen aniztasunaz jabetu ginen, tamainari, tipologiari, jarduera esparruari zein helburuari dagokienez, baita eragile bakoitzak balio katean duen betebeharraz ere.

 

Prozesuak hausnarketarako aukera ezin hobea ematen du, proiektuen alderdi bereizgarri eta balioen proposamenari dagokienez. Zergatik egiten dut egiten dudana? Nondik? Zertarako?

Aurkezpen lanak eginda, automapeatze prozesua abiatu genuen, Kultursistemaren lantaldearen laguntzarekin; hausnarketa-ekintza prozesua jarraituz, horri esker eragile bakoitzak aukera berrietarako ateak ireki ahal dituelako, tresnaren bitartez bere ondorioak islatzen dituen bitartean.

Ekitaldia ixteko tokiko ekosistemaren lehen mapa lortu genuen; bertsio digitalean hazi egingo da, hurrengo asteetan kultura eta sorkuntza eragile gero eta gehiagok prozesua osatzen duten neurrian Puerto de la Cruzeko Udaleko Kultura Sailak zenbait baliabide jarriko ditu eragile interesdunen esku, hausnarketa eta mapeatze prozesuan zehar akonpainamendua egiteko; bide horretan, jakina, Kultursistemako lantaldearen babesa izango dute.

Mila esker tailer haietan gogor lan egin zuten pertsona guztiei; haien testigantza on line jaso dugu Youtube eta Facebooken ditugun kanaletan, eta bertaratu ezin izan zutenen esku jarri dira. Laster ikusiko dugu elkar, hurrengo ekitaldietan!

https://youtu.be/6KSmf7YhqQ8