fbpx

Pribatasun politika

Nor gara

Gure helbidea hauxe da: https://kultursistema.com Conexiones improbables www.conexionesimprobables.com plataformaren parte gara. 

Zer egiten dugu zure datuekin

KULTURSISTEMA plataformako inprimakian zein erregistroan eskatzen diren datuak erabilera hauetarako baliatuko dira: 1) informazio zehatza ematea zure profil publikoan; 2) zure jardueraren jarraipen eta autodiagnostiko hobea egin ahal izatea; 3) txosten automatikoak sortzea datu publikoekin; 4) datu agregatuen bitartez estatistikak sortu ahal izatea; eta 5) plataforma barruan zure profila kudeatzea.

Eskatuko diren datuetako batzuk nahitaezkoak dira, eta beste batzuk hautazkoak. Datu batzuk zure profilean modu publikoan ikusiko dira. Datu pribatuak modu agregatuan baino ez dira erabiliko (ez banaka, estatistika orokorren barruan). Inprimakiko ataletan adieraziko da zein kasutan diren datuak hautazkoak eta/edo soilik modu agregatuan erabiltzekoak (bestela, ezer adierazten ez bada, nahitaezko datu publikoak izango dira).

Media

Webgunean irudiak argitaratuz gero, geolokalizazio datuak kapsulatuta izatea saihestu behar duzue (EXIF GPS) . Webguneko bisitariak webguneko irudiak deskargatu eta bertatik edozein informazio atera dezakete.

Harremanetarako inprimakiak

Harremanetarako inprimakietan emandako datuak kanal horren bitartez gurekin harremanetan jarriko diren erabiltzaileei erantzuteko baino ez dira erabiliko. Plataformak eta kudeatzaileek ere erabili ahalko dituzte intereseko komunikazioak egiteko, erabiltzaileak aurretik baimena emanez gero.

Beste webgune batzuetan kapsulatutako edukia

Webgune honetako artikuluetan edukia dago kapsulatuta (adibidez, bideoak, irudiak, artikuluak, eta abar). Beste webgune batzuetatik sartutako edukiak modu berean funtzionatuko du, bisitariak beste webgune bat bisitatuko balu bezala.Webgune horietan zuri buruzko datuak jaso daitezke, cookieak erabili, hirugarren aldeen jarraipen gehigarria kapsulatu eta kapsulatutako edukiarekiko elkarrekintza monitorizatu, kapsulatutako edukiarekiko elkarrekintzaren traza barne, kontu bat izanez gero eta webgune horretan saioa hasiz gero.

Analitikak

Google Analytics erabiltzen dugu gertaera eta albiste interesgarrienak zehaztu ahal izateko, hala, hobetu eta gure publikoari esperientzia pertsonalizatuagoa eskaini ahal izateko, une horretako gustu eta joerekin bat etorriz.

Zure datuak norekin partekatuko ditugu

http://kultursistema.com eta www.conexionesimprobables.com webguneek ez dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak beste enpresa edo entitate batzuekin partekatuko. Datu publikoak kultura eta sorkuntza sektoreak sustatu eta bultzatzen dituzten entitateei helarazi ahal zaizkie, mapeatzeko prozesu zehatzak bideratzen badituzte.
Babes edo finantzaketa bilatzen duten proiektuak dituzten eragileen kasuan, eragileek berariazko baimena eman beharko diote Kultursistemari finantzaketa, babes edo bultzatze entitateek proiektu horiek ezagutzea nahi badute, eta, hala izanez gero, eragilearekin harremanetan jarri ahal izateko.

Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak

Webgunean erregistratzen diren erabiltzaileentzat erabiltzaile profilean emandako informazio pertsonala ere biltegiratzen dugu. Erabiltzaile orok edozein unetan ikusi, editatu edo ezabatu dezake bere informazio pertsonala (salbu eta erabiltzaile izena aldatzea, hori ezin baita egin). Informazio hori webgunearen administrariek ere editatu ahalko dute.

Zein eskubide izango duzu zure datuei dagokienez

Webgune honetan kontua izanez gero, zure datu pertsonalak esportatzeko fitxategia bidaltzeko eskatu ahal diguzue, zuok emandako datu guztiak barne. Gure esku daukagun zuen edozein datu ezabatzeko ere eska dezakezue. Azken horretan ez daude sartuta administrazio, lege edo segurtasun helburuz nahitaez gorde beharreko datuak.

Harremanetarako informazioa:

c2masi s.l. (Conexiones improbables)
CIF B01462936

Egoitza Herminio Madinabeitia 10 Kalea, Vitoria-Gasteiz.
Harremanetarako telefonoa (+34) 945306151
Posta elektronikoaren helbidea info@kultursistema.com