fbpx

Eman izena uztaileko tailer irekietan

Azkenik ailegatu da uda, gelditzeko eta hausnarteko unea

Bizitzako plazer txikiez gozatzera, loreak usaintzera, bidaiatzera...gonbidatzen zaituzten arratsalde luzeak. Zergatik ez aprobetxatu zure proiektuari buruz hausnartzeko, sendotzeko eta haratago eramateko?

KULTURSISTEMAn erregistratzean, autoanalisis prozesu bat hasi zenuen, eta ailegatu da momentua bultzada txikia emateko. Aitzakia zuri eta zure proiektuari denbora eskaintzeko.

Horregatik lagundu nahi dizugu oporren aurretik tailer ireki eta doako pare hauekin, honako helburuekin: 

📌 Zure egitasmoa ekosistema digitalean ikusaratzea. 
📌 Zure balio-proposamen diferentziala indartzea.
📌 Zure estrategiak birdefinitzea edo finkatzea.

Egin bat topaketa hauekin eta elkar ezagutu sormen sektoreetako beste pertsona eta erakundeekin, zure zalantzak, kezkak eta aukera berriak partekatzeko. Xehetasunak eta izen ematea:

Online tailerra, uztailaren 15ean, ostegunean, 12:00 orduetatik 14:00etara. Bido-dei bidez konektatzeko esteka emailez bidaliko da izena eman ondoren.

Online tailerra, uztailaren 22ean, ostegunean, 14:00 orduetatik 16:00etara. Bido-dei bidez konektatzeko esteka emailez bidaliko da.

Bestalde, uztailaren 12an, Bilboko Euskalduna Jauregian izango gara, automapeaketan laguntzeko tailerra eskaintzen, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Kultura Topaketak jardunaldien esparruan.

Parte hartu solasaldian eta sektorearen erralitatea ikustaratzen lagundu beste protagonistekin, zuzeneko ekintzako eragileekin (hainbat disziplinetako artistak eta sormen-lanbideetako profesionalak, hala nola diseinua, arkitektura, kultura-kudeaketa…), eta erregulazio, erraztasun edo sustapen eragileekin.

Beti bezala, tailer hauei buruzko zalantzak baldin badituzu edo gehiago jakin nahi baduzu, idatziguzu coordinacion@kultursistema.com helbidera.