fbpx

Eraiki dezagun Kultura eta Sorkuntza Ekosistema hobeagoa

Kultursistemak plataforma bat jartzen du zure eskura Kultura eta Sorkuntza ekosistema aberats, askotariko eta orekatua eraikitzeko. Eremu pribatu, publiko edo sozialeko espazio, eragile eta ekimenen arteko lankidetza sustatzeko estrategiak konbinatzen ditugu, balio-kate osoa ikuspegi partekatutik indartzeko.

Bi lan-ildo nagusi ditugu:

Kultura eta sorkuntza sektoreak eta industriak finkatzen laguntzen dugu

Hausnarketa estrategikoko eta ikusarazteko prozesuak irekiz, horiek osatzen dituzten espazio, eragile eta ekimenen posizionamendua errazten dutenak.

Ekosistema osoa bultzatzeko politikak zehazten laguntzen dugu

Kultura- eta Sorkuntza-ekosistema mapatu, aztertu eta interpretatzeko prozesu parte-hartzaileen bidez; prozesu horiek txosten eta gomendioetan eratortzen dira.

Beren lurraldea mapatzeko Kultursistemarengan konfiantza jarri dute hainbat erakundek:

Sektorea partekatzeko, konektatzeko eta
indartzeko plataforma

Sortu zure kontua kultursisteman eta eman lehen urratsak Kultura eta Sorkuntza ekosistemaren mapan espazio, eragile edo ekimen bat ikusarazteko.

Zure estrategia berrikusteko, balizko kolaboratzaileekin konektatzeko eta zure sektorea hobetzeko funtsezko informazioa emateko aukera.

Kultura eta Sorkuntza Ekosistemaren
beharrei erantzuten diegu

Datu nagusi eguneratuak

Kultura eta sorkuntza sektoreak bultzatzeko funtsezko datuak biltzen laguntzen dugu.

Sailkapen
zabala

Sektore eta azpisektoreei izena ematen diegu, sailkapen ofizialetatik haratago.

Konexio globala-tokikoa

Tokiko komunitateak elkarrekin konektatzen ditugu, lankidetza globala lortzeko.

Autodefiniziorako gida

Sektoreari bere burua definitzen, modu bereizian kokatzen eta bere inpaktua neurtzen laguntzen diogu.

Kudeaketan trebatzea

Kulturaren arloko negozio, estrategia eta kudeaketari buruzko erresistentziak eta tabuak zalantzan jartzen ditugu.

Digitalizaziorako laguntza

Eragile asko ikusezin bihurtzen dituen eten digital eta teknologikoa gainditzen dugu.

Balioa ekarriz helburu komunetatik abiatuta

Konexioa

Fitxa publikoen mapa eta direktorio batekin, espazioak, eragileak eta ekimenak aurkitu eta konektatzeko.

Ezagutza

Bakoitzak ekosisteman duen rola identifikatzeko eta funtsezko sektore-datuak biltzeko galderekin.

3

Lehenestea

Inpaktuak neurtzeko eta erabakiak hartzera bideratutako analisirako lan-proposamenarekin.

Gure zerbitzuak

Eragileen mapa eta bilatzailea, beti eguneratuta

Nork osatzen du Kultura- eta Sorkuntza-ekosistema? Zer egiten du eta nondik? Eragileen, bezeroen eta hornitzaileen arteko konexioa sustatzen dugu, etengabe eguneratuta dagoen ikusarazteko sistema baten bidez.

Bilatzaile aurreratua: eragileen mapa eta direktorioan esploratu iragazki geografikoak, antolaketa-tipologiakoak edo orientazio sektorialekoak aplikatuz.

Mapa integratua: Kultursistemaren datu-basea zure webgunearekin edo informazio sistemarekin lotu eta zure Kultura- eta Sorkuntza-ekosistemaren mapa eguneratua izango duzu.

Lurralde-sektore mapaketa

Zure Kultura eta Sorkuntza Ekosistema nolakoa den eta haren egoera ezagutu eta hobetzeko puntuak identifikatu nahi dituzu? Datu kuantitatiboak eta kualitatiboak biltzeko prozesu parte-hartzaileak egiten ditugu, horiek mapatu, aztertu eta interpretatzeko.

Txostenen sorkuntza

Ekosistema sustatzeko politikak arautzeko edo definitzeko daturik behar duzu? Lehen mailako iturrietako datuak prozesatzen ditugu, modu anonimoan eta agregatuan tratatuak, estatistika eta gomendioekin txosten zehatzak egiteko.

Formazioak eta topaketak

Ekosistemako eragileen arteko trebakuntza eta harremana sustatu nahi duzu? Prestakuntza-tailerrak eta hausnarketa estrategikoari, posizionamenduari, inpaktuen neurketari, finantzaketari eta beste behar batzuei buruzko topaketak antolatzen ditugu.

Gure metodologia

Ez dugu inor baztertzen

Mota, izaera juridiko eta dimentsio guztietako erakundeak eta pertsonak parte hartzera gonbidatzen ditugu.

Sektore pribatu-komertziala

1. Aldizkako profesionalak
2. Profesional autonomoak eta mikroenpresak
3. ETEak
4. Enpresa handiak eta korporazioak

Sektore publikoa

5. Administrazio publikoak
6. Enpresa publikoak
7. Zuzenbide publikoko beste erakundeak

Sektore soziala

8. Hiritar aktiboa banaka
9. Erakunde informalak
10.
Elkarteak
11.
Fundazioak

4. sektorea

12. Ekonomia sozialeko enpresak
13. Elkarte profesionalak
14. Klusterrak
15. Sareak

Kultura ondarea

Ondare kultural materiala eta inmateriala | Ondare kultural naturala | Ondareari aplikatutako jarduera esparruak

Arteak

Literatura | Musika | Eszenikoak eta zuzenekoak | Plastikoak eta irudienak | New media art | Harremanetakoa

Arte aplikatuak

Eskulangintza | Diseinua| Arkitektura | Gastronomia

Kultura eta sormen industriak

Argitalpenak | Musika | Ikus-entzinezkoak | Bideojokoak eta baliabide berriak | Hizkuntzako industriak eta zerbitzuak

Artikulazio zerbitzuak eta industria laguntzaileak

Arte eta kultura hezkuntza | Bitartekaritza kulturala | Bitartekaritza artistikoa |  Komunikazioa | Ekitaldiak antolatu eta ekoiztea...

Zeharkako sektorea

Kultura eta sorkuntza sektore eta azpisektoreen eta beste diziplina eta ezagutza eremu batzuen arteko gurutzaketak.

Diziplina anitzekoa barne hartzen dugu

6 sektore eta 30 azpisektore sailkatzea proposatzen dugu, beren errealitatearen arabera definitu ahal izateko.

Fokua jartzen laguntzen dugu

Con una cadena de valor de 14 eslabones para que identifique su aportación al ecosistema.

PRESTAKUNTZA

I. Prestakuntza eta gaikuntza (formala eta ez-formala)

SORKUNTZA

II. Esperimentazioa / kontzeptualizazioa / sorkuntza / interpretazioa

KUDEAKETA

III. Finantziazioa
IV. Administrazioa / kudeaketa

EKOIZPENA

V. Aurreprodukzioa / prototipatua
VI. Produkzioa / Postprodukzioa
VII. Industria-erreprodukzioa

ZABALKUNDEA

VIII. Banaketa / bitartekaritza / merkaturatzea
IX. Erakusketa / programazioa
X. Sustapena / komunikazioa / kritika
XI. Dibulgazioa / sozializazioa / parte-hartzea

IKERKETA ETA BABESA

XII. Analisia / ebaluazioa
XIII. Dokumentazioa / Artxiboa
XIV. Babesa / Kontserbazioa / Zaharberritzea

INPAKTU SOZIOKULTURALAK

A. Gizarte sortzailea
B. Kultur garapena
C. Garapen soziala

ERAGINA JARDUERAN

D. “Zer”-etan berritzea
E. “Nola”-tan berritzea
F. Kolaborazioa
G. Jasangarritasuna

INPAKTU SEKTORIALAK

H. Kultur sektorean bertan duen eragina
I. Beste jarduera-sektore batzuen gaineko eragina
J. Sektore publikoaren gaineko eragina

INPAKTU EKONOMIKOAK

K. Ekarpen ekonomiko-kuantitatiboa
L. Enplegua sustatzea
M. Nazioartekotzea

BESTE INPAKTU BATZUK

N. Dimentsio pertsonalizatua

Hausnarketa egitera laguntzen dugu

Jardueraren inpaktuen autodiagnostikoa eginez, 4 indize eta 13 dimentsiotan oinarrituta.

Errealitatea ikusarazten dugu

Kultura eta sorkuntza ekosistemaren egoerari buruzko txostenak eta estatistikak sortzerakoan.

EKOSISTEMARI BURUZKO DATUAK

  • Banaketa geografikoa
  • Eragileen antzinatasuna
  • Jarduera-eremuak
  • Tipologia eta forma juridikoak
  • Sektoreak eta azpisektoreak
  • Balio-katea

KULTURA ETA SORKUNTZA ERAGILEEI BURUZKO DATUAK

  • Profesionalizazio-maila
  • Sortutako enplegua
  • Fakturazio-tarteak
  • Jarduteko eremu geografikoa
  • Hizkuntzen erabilera
  • Digitalizazioa
  • Inpaktuak

DATU INTERESGARRIEN GURUTZAKETA

  • Udalerriak eta azpisektoreak
  • Jarduketa-eremuaren gurutzaketak
  • Sektorearen eta balio-katearen arteko gurutzaketa
  • Beste gurutzaketa sektorial eta tipologiako batzuk
  • Enplegua eta fakturazioa

Karraskan elkarte profesionalean sortua, Kultursistema Conexiones improbables Ekonomia Sortzailean nazioarteko erreferentzia den erakundearen proiektu bat da eta lau ildotan lan egiten du:

Kultura-aholkularitza

Kultura eta sorkuntza eragileei aholkularitza ematea

Lurralde-garapena

Hiri eta lurralde sortzaileen garapena

Transferentzia sortzailea

Transferentzia sortzailea beste sektore ekonomiko eta sozial batzuetara

Prestakuntza berrikuntzan

Kultura-kudeaketan eta berrikuntza irekiko eta lankidetzakoan prestakuntza