fbpx

Ohiko galderak

Espazio, eragile edo ekimen bat mapan eta direktorioan agertzeko, beharrezkoa da Kultursisteman erregistratzea. Erregistroa doakoa da eta, horretarako, email bat sartu eta pasahitz bat sortu behar duzu. Horiek izango dira zure kredentzialak nahi duzunean sartzeko

Behin barruan, fitxa publiko bat sortu ahal izango duzu hiru pausotan:

 

  • Aurkezpen gutuna. Izena, deskribapena, harremanetarako datuak, proiektuak eta aliantzak.
  • Rola ekosisteman. Antolaketa-tipologia, sektorea/azpisektorea eta balio-katea.
  • Eraginak eta itzulerak. DJardueraren gaineko datu estatistikoak-

Kultursisteman Kultur- eta Sorkuntza-ekosistema osoaren mapaketa bultzatu nahi dugu, ahalik eta eragile gehien ikusaraziz. Horregatik, iturri publikoetatik lortutako datuak gehitzen dizkiogu aldizka gure sistemari, zurea bezalako fitxak sortzeko.

Fitxaren kontrola har dezakezu hiru pausotan editatzeko edo desargitaratzeko:

  • Egiaztatu fitxari lotutako helbide elektronikoa. Izenaren eta helbide geografikoaren azpian ikusiko duzu.
  • Sartu helbide elektroniko hori eta egin klik esteka honetan pasahitza berrezartzeko
  • Ireki jasotako mezu elektronikoa pasahitz berria definitzeko eta zure kontrol-panelera sartzeko.

Zure datuak Kultursisteman jarraitzea nahi ez baduzu, idatzi hola@kultursistema.com helbidera, zure fitxa eta datu-basean zuri buruzko informazioa erabat ezabatzeko eskatzeko.

Ez, Kultursistemaren mapan eta direktorioan agertzeak ez du inolako kosturik. Ikusarazi nahi dituzun espazio, eragile edo ekimenak adina kontu eta fitxa sor ditzakezu doan.

Egiaztatu sartzen ari zaren helbide elektronikoa zuzena den edo bestela probatu pasahitza berrezartzen.

Arazoak bere horretan jarraitzen badu, hola@kultursistema.com  helbidera jo dezakezu eta konponbidea bilatuko dugu.

Kultursisteman sartzen duzun informazio guztia online gordetzen da automatikoki, eta zure kontuan eskura izango duzu beti. Daturen bat aldatzen baduzu, automatikoki eguneratuko da eta aurrekoa ordezkatuko du.

Zure datuen historikoa gordetzeko, deskargatu pdf formatuan esteka honi jarraituz: nire datuak egiaztatu.

Proiektu honen helburu nagusietako bat da Kultur- eta Sorkuntza-ekosistemari buruzko lehen mailako daturik ezari erantzutea. Kultursistema online plataformak aukera ematen die kulturako eta sorkuntzako pertsona eta erakundeei haien ezaugarriei, egoerari eta inpaktuari buruzko informazio eguneratua partekatzeko. Informazio hori modu agregatuan aztertu eta interpretatzen da, ondoren bistaratzeko, estatistika eta txosten gisa, Ekosistemaren errealitatera egokitutako sustapen-politikak definitzen lagunduz.

Bildutako datuak (batzuk aukerakoak) hiru talde handitan sailkatzen dira:

  • Aurkezpen kartarko datuak.
      • Izena.
      • Jardueraren hasiera-urtea.
      • Geolokalizazioa.
      • Online presentzia (web-a, sare sozialak).
      • Harremanetarako datuak (helbide elektronikoa eta telefonoa).
      • Deskribapena eta gako-hitzak.
      • Proiektu edo zerbitzu nabarmenak.
      • Elkarteak, sareak edo funtsezko aliantzak.

         

  • Ekosisteman duzun rolari buruzko datuak.
      • Tipologia (amateurra edo profesionala, jarduteko-eremua, erakunde-mota eta forma juridikoa).
      • Sektoreak eta diziplinak (sektoreak, azpisektoreak eta lanbide nabarmenak eta osagarriak).
      • Balio-katea (kate-maila nabarmenak eta osagarriak).

         

  • Inpaktu eta itzulien inguruko datuak.
      • Eskaintzaren ezaugarriak (fisiko/ digitala, produktua/ zerbitzua, prozesua/ emaitza).
      • Hizkuntzen erabilera (nagusia eta osagarriak).
      • Jardueraren eremu geografikoa (tokikoa, erregionala, estatukoa, kontinentala, globala).
      • Sortutako zuzeneko enplegua (balio kuantitatiboa, kualitatiboa eta beste harreman produktibo batzuk).
      • Fakturazio-bolumena edo aurrekontua (gutxi gorabeherako tarteen arabera).
      • Inpaktuen azterketa (soziokulturalak, jardueraren gainekoak, sektorialak, ekonomikoak).

Kultursisteman sartzen dituzun datuak zureak dira eta horiek editatu, eguneratu edo ezabatzeko eskubidea duzu.

  • Datu publikoak: Informazioaren zati bat fitxa publikoan agertzen da (izena, helbidea, deskribapena, sektoreak, balio-katea, proiektuak eta aliantzak), eta mapako eta direktorioko edozein bisitarik eskura dezake.
  • Datu pribatuak: Beste zati bat fitxa pribatuan jasotzen da (sortutako enplegua, fakturazio-tartea eta bestelako datu estatistiko batzuk). Zuretzat eta Kultura- eta Sorkuntza-ekosistemari buruzko estatistikak eta txostenak egiteko analisi anonimoak eta agregatuak egiteko baimena duten langileentzat bakarrik dago eskuragarri.

Pribatasun-politika esteka honetan kontsulta dezakezu:

Espazio, eragile eta ekimenen inguruko informazioa kontsulta dezakezu, Kultura- eta Sorkuntza-ekosistemaren mapa eta direktorioa libreki aztertuz. Doako zerbitzua da, eta edonork erabil dezake.

Estatistika-datu aurreratuen eta sektore- edo lurralde-txostenetan interesa duen sustapen- edo erregulazio-eragilea bazara, jar zaitez harremanetan hola@kultursistema.com-ekin, eta neurrira egindako proposamena egingo dizugu.

Plataforma online da, eta edozein gailu elektronikotatik sar zaitezke, zure nabigatzaile gustukoenarekin. Ez duzu programa edo aplikaziorik instalatu behar, baina Interneteko konexioa beharko duzu datuak kargatu eta bistaratzeko.

Kultursistemak Conexiones improbablesen bulegoetan du egoitza, Gasteizen (Euskadi, Espainia).

Harremanetan jartzeko, idatzi lehenik hola@kultursistema.com, helbidera, edo, behar izanez gero, deitu +34 673 608 790 telefonora.

Metodologiarako sarrera

Kultursistemak kategorizazio-matrize bat (edo matrize-multzo bat) proposatzen du kultura- eta sorkuntza-ekosistemak mapatzeko, interpretatzeko eta aztertzeko. Aniztasuna islatu nahi du, sektoreei eta azpisektoreei, balio-katearen kate-mailei, eremu horretan esku hartzen duten eragileen tipologiari eta funtsezko inpaktu eta itzulkinen ezaugarriei dagokienez.

Helburua da kultura- eta sorkuntza-ekosistemetara ahalik eta modu aberats eta eguneratuenean hurbiltzea, eragile eta praktika berriak barne, edo lehendik dauden tipologien gurutzaketatik sortzen direnak, ohiko analisi-esparruetan nekez egokitzen direnak.

Hurbilketa horrek, gainera, kultura- eta sorkuntza-sektoreen izaera dinamiko eta aldakorra adierazten du, bai per se, bai beste diziplina eta jarduera-eremu batzuekiko harremanen ugaritasunaren ondorioz, bai aldaketa teknologikoen, erreferentziazko erakunde-esparruen edo gizarte-balioen eraginaren ondorioz.

Kultursistema tresna eraginkorra da sektoreko erakunde eta profesionalen autodiagnostikoa egiteko; izan ere, lehentasunezko jardun-eremuak zehazten eta errealitatea nahi den jarduera-esparruarekin alderatzen laguntzen die. Halaber, lurralde jakin batean politika kulturalak eta/edo sormenaren garapenarekin lotutakoak bideratzen laguntzeko tresna izan nahi du, jarduteko-ingurunea hobeto ezagutzeko eta ekintza publikoaren ikuspegia erabaki ahal izateko.

Azken batean, Kultursistema baliagarria da arduradun politikoen, kultura-antolakundeetako taldeen, sektorean espezializatutako aholkularien eta policy makerren lanerako erreferentzia-elementu gisa. Kultursistemak eragileek beren ekosisteman duten rola definitzen laguntzen du.

Kultursistemak eskaintzen dituen interpretazio-tresnak bat datoz alderdi askotan kultura-sektorean ohikoak diren kategorizazioekin, hala nola David Throsbyk proposatutako zirkulu zentrokideenarekin edo UNCTADen sailkapenarekin, baina txostena idatzi duen taldeak zabalduta eta, aldi berean, beste kategorizazio batzuekin kontrastatuta (Kulturaren Agenda21, JESN, Erresuma Batuko Gobernuaren DCMS, Txileko Kulturaren Kontseilua, etab.), bai eta Eusko Jaurlaritzak Euskadiko RIS3 Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren esparruan erabilitako kategorizazioarekin ere.

Kultursistema Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan sortu bada ere, haren koiuntura eta berezitasun batzuei erantzunez, beste leku batzuetara estrapolatu daitekeen tresna da, baina beharrezkoa izaten da testuinguruan kokatzea.

Kontzeptualizazio horretatik abiatuta, kultura- eta sorkuntza-ekosistemak mapatzeko, aztertzeko eta interpretatzeko metodologia garatu du Kultursistemak, eta metodologia hori aberastu egiten du Conexiones improbables haren titularrak ekonomia sortzailean egindako lanak.

Eragile tipologia

Kultura- edo sorkuntza-ekosistema bat aztertzeko, ahalik eta eragile gehienak indentifikatu behar dira, ekosistema horretan esku hartzeko bokazio handiagoa edo txikiagoa dutenak. Hainbat helburu, izaera juridiko, antolamendu-eredu, dimentsio edo jarduera-mota dituzten pertsonak edo taldeak sailkatzea proposatzen dugu.

Helburu nagusiari dagokionez, eragileak hiru jardun-eremutan sailkatzen ditugu. Eremu horietako batean enfasia jarrita ere, batzuetan gainjarri edo elkar daitezke:

Tipologiaren pantaila Kultursistemaren plataforman

Egitura-eremua:

Sortzeko, ekoizteko, erakusteko, banatzeko, kontserbatzeko eta merkaturatzeko espazioak eta plataformak (fisikoak eta birtualak).

Artxiboak / Liburutegiak / Kultura-zentroak / Ekoizpen-zentroak / Prestakuntza-zentro espezializatuak / Zineak / Co/ working-ak / Espazio balioanitzak / Estudioak eta tailerrak / Sorkuntza-fabrikak / Arte-galeriak / Liburu-dendak / Maker space eta Hacklabak / Museoak / Parke tematikoak eta aisialdikoak / Eduki digitalen gordetegiak eta kanalak / Kontzertu-aretoak / Enkante-aretoak / Antzokiak / …

Sustapen eremua:

Kultura- eta sorkuntza-sektoreak arautzeko, sustatzeko eta bultzatzeko eragileak.

Administrazio publikoak (sailak, erakunde autonomoak eta enpresa-erakunde publikoak) eta erakunde pribatuak, hainbat esparru eta mailatan kultura, sorkuntza eta sormena arautu, sustatu eta/edo bultzatzeko zuzeneko edo zeharkako eskumenak eta interesak dituztenak.

Ordezkaritza kolektiboko entitateak: enpresa elkarteak / Kluster sektorialak / Elkarteen federazioak / Erakunde sindikalak / Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak kudeatzeko sozietateak / …

Finantziazio-enpresak edo -erakundeak: Mezenas / Enpresa-babesletzako arloak / Erantzukizun sozial korporatiboko arloak / Crowdfunding-plataformak / Fundraising-erakundeak / Arrisku-kapitaleko erakundeak / Funts sektorial espezializatuak / …

Sorkuntza eremua:

Kultura-edo sorkuntza-balioaren kateko edozein azpisektoretan edo kate-mailatan ekintza zuzeneko eragileak.

Hemen, eragile indibidual edo kolektibo oro hartzen dugu kontuan, pertsona fisikoa edo juridikoa, bere ekintza-eremutik merkatuan edo bere testuinguru kultural edo sortzailean zuzenean esku hartzen duena. Adibidez:

Aktoreak / Opera-kantariak / Zirku-konpainiak / Ondarea zaharberritzeko enpresak / Hiri-kulturako taldeak / Diseinu grafikoko estudioak / Kultura gastronogikoan esperientziak sustatzen dituzten elkarteak / Bitartekaritza artistikoko enpresak / Kultur bitartekariak / Museologoak / Ikus-entzunezko ekoizleak / Kultur aholkulariak / Ekitaldien antolatzaileak / Artistak bisualak testuinguru ez-artistikoetan /Nobelagileak / Argitaletxeak / …

Gainera, eragile horiek sektore publikokoak, sektore pribatukoak/komertzialekoak, sektore sozialekoak edo sortzen ari den laugarren sektore batekoak izan daitezke, sektore tradizionalen elkargunean eta tarteko espazioan sortzen diren erakunde hibridoez osatua.

Sektore pribatua komertziala

1. Aldizkako profesionalak
2. Autonomoak eta mikroenpresak
3. ETEak
4. Enpresa handiak eta korporazioak

Sektore publikoa

5. Administrazio publikoak
6. Enpresa publikoak
7.
Zuzenbide publikoko beste erakunde batzuk

Sektore soziala

8. Herritar aktiboak, bakarka
9. Erakunde informalak
10.
Elkarteak
11.
Fundazioak

4º sektorea

12. Gizarte-ekonomiako enpresak
13. Elkarte profesionalak
14. Klusterrak
15. Sareak

Sektoreak eta azpisektoreak

Kultura eta sorkuntza kulturari modu zabalean eragiten dioten eta osatzen duten jarduera-eremuen multzotzat hartzen dira hemen. Errealitate konplexu horrek alderdi antropologikoak, soziologikoak, politikoak, juridiko-administratiboak, ekonomiko-produktiboak eta abar biltzen ditu. Kultursistemak sailkapen antolatua proposatzen du, bost sektore edo maila bereizi baina elkarrekin erlazionatuen inguruan antolatuta, eta sektore horietan zeharkakotasun-sektore bat txertatu dugu.Sektore horiek zirkulu zentrokideen bidez irudikatzen dira, erdiko zirkuluei izaera germinalagoa eta kanpoaldeari instrumentalagoa emanez.

Sektoreen pantaila Kultursistemaren plataforman

Sektore horiek, Zeharkakoa izan ezik, hainbat diziplina-aspisektoretan banatzen dira. Aspisektore horiek jarduera bereizien tipologia zabala dute, eta, ondoren zerrendatu egiten dira, ez oso zehatz.

Jarduera-eremua (egitura-eremua, sustapen-eremua edo sorkuntza-eremua) edo eragile-mota gorabehera, eragile horiek edozein sektoretan eta azpisektoretan jardun dezakete. 

Sektorearen berezitasunak direla eta, garrantzitsua da adieraztea proposatutako kategoriak ez direla ez puruak ez itxiak; jarduera-eremu espezializatu berriak sortzen direla; sektore baten edo gehiagoren artean modu gurutzatuan kokatzen diren jarduerak daudela, eta horietako batzuk nabarmen gainjartzen direla, baita kultura- eta sorkuntza-balioen kateko mailekin ere. Gainera, gertuko sektoreak edo elkargune handiak dituztenak fokutik kanpo uztea erabaki da, hala nola natur ondarea, kirola edo turismoa (bereziki kulturala dena izan ezik).

KULTUR ONDAREA

Komunitate baten nortasun dinamikoa osatzen duten ondasun kultural, ukigarri eta ukiezinen multzo zabala. Komunitate horrentzako lekukotza eta sinbologia historiko-kulturala adierazten dute, eta belaunaldi batek oinordetzan hartu eta hurrengoari transmititzen dizkio, herentzia hori zaintzeko, jarraipena egiteko eta areagotzeko asmoarekin, gerokoak sortzeko kultura-substratu gisa pentsatua.

Kultur ondare ukigarria

Higigarria (artistikoa, bibliografikoa, altzariak...) eta higiezina (monumentuak, eraikuntzak eta tokiak).

Kultur ondare ukiezina

Tradizio eta adierazpen bizi, jakintza, hizkuntza, ospakizun, oroimen kolektibo eta kultura tradizionalez osatua.

Ondare kultural-naturala

Aztarna arkeologikoak beren testuinguru naturalean, fosilak, lurrekoak eta urpekoak, iritzi zientifikoko beste material batzuk, eta denbora eta espazio jakin batean sortutako paisaia kulturala.

Ondareari aplikatutako jarduera-eremuak

Artxibistika eta bibliotekonomia / Arkeologia / Dokumentazioa eta katalogazioa / Historiografia / Museografia / Paleontologia / Zaharberritzea / …

ARTEAK

Sortzeko, osatzeko eta proposatzeko esparrua; forma, material, hizkuntza, adierazpen eta harreman desberdinekin lan eginez; eta esanahi, kontakizun, irudikapen, gailu, espazio sinboliko eta subjektibotasun berriak sortuz.

Literatura

Komikia / Saiakera / Gidoia / Eleberria / Poesia / Itzulpen literarioa / …

Musika

Klasikoa / Korala / Garaikidea / Lirikoa / Herrikoia / …

Arte eszenikoak eta zuzenekoak

Bertsolaritza eta inprobisazioa / Zirkua / Dantza / Performancea / Magia / Antzerkia / …

Arte plastikoak eta bisualak

Animazioa / Ikus-entzunezko sorkuntza / Marrazketa / Eskultura / Argazkia / Grabatua / Pintura / …

New media art

Arte elektronikoa / Arte multimedia eta interaktiboa / Artea eta zientzia / Datuen kultura / Esperimentazio artistikorako hardwarea eta softwarea / …

Arte erlazionalak

Arte konportamentala / Arte komunitarioa / Artibismoa / Testuinguru-praktikak / ...

ARTE APLIKATUAK ETA SORKUNTZA LANBIDEAK

Beste diziplina tekniko batzuekin batera arteei buruzko ezagutzak eta teknikak aplikatzen dituzten jarduera sortzaileen multzoa, batez ere funtzionalak diren erabilerak sortzeko.

Artisautza

Zeramika / Musika-tresnak / Bitxigintza / Zura / Larrukigintza / Ehungintza / Beira / …

Diseinua

Maker kultura / Editoriala / Esperientziak / Grafikoa / Ilustrazioa / Industriala / Jokoak eta jostailuak / Moda / Multimedia / Prozesuak / Produktua / Zerbitzuak / …

Arkitektura

Arkitektura iragankorra / Eraikuntza / Eszenografia / Interiorismoa / Altzariak / Paisajismoa / Hirigintza / …

Gastronomia

Sormen-sukaldaritza / Elikadura-kultura / Esperientzia gastronomikoak / Sukaldaritzako I+G / …

KULTURA ETA SORKUNTZA INDUSTRIAK

Kultura- eta sorkuntza-eduki eta -produktuei euskarri ukigarria edo ukiezina ematen dien jarduera-multzoa, ekoizpen sistematizatua, seriatua eta banaketa masiboa ahalbidetuz (produkzio estandar horri hertsiki lotutako zerbitzuak barne).

Industria editoriala

Katalogoak / Edizio mugatuak / Liburua / Prentsa eta aldizkako argitalpenak / …

Industria musikala

Musika ekoizpena / Sustatzaileak / Zigilu diskografikoak / …

Ikus-entzunezkoen industria

Zinea / Bikoizketa / Irratia / Telebista / Bideoa / …

Bideo-jokoa eta baliabide berriak

Eduki digitalak / Fabrikazio digitala / Entretenimendurako hardwarea eta softwarea / Hardware eta software hezigarria / Transmedia / Bideojokoak /...

Hizkuntzaren industriak eta zerbitzuak

Hizkuntzen irakaskuntza / Hizkuntzaren teknologiak /Terminologia–Lexikografia / Itzulpena eta interpretazioa / …

ARTIKULAZIO-ZERBITZUAK ETA INDUSTRIA OSAGARRIAK

Prestakuntza-, laguntza-, euskarri tekniko, ekoizpen-bidea edo beste kultura- eta sorkuntza-jarduera espezializatu batzuen multzoa, askotan zeharkakoak, kultura- eta sorkuntza-sektoreei zuzenduak nahiz kulturatik beste esparru batzuetara aplikatuak.

Hezkuntza artistiko eta kulturala

Formala (irakaskuntza-sistema arautua hainbat mailatan) / Ez-formala (prestakuntza espezializatua sistema araututik kanpo).

Kultur bitartekotza

Aretoko laguntza / Bideratzea-Dinamizazioa-Animazioa / Gida kulturala / Bitartekotza artistikoa / Bitartekaritza kulturanitza / Zerbitzu pedagogikoak / ...

Bitartekaritza artistikoa

Kuradoretza / Management eta ordezkaritza / Programazioa / …

Komunikazioa

Publizitatea / Harreman publikoak eta hedabideekiko harremanak / Social media / Publiko eta audientzien kudeaketa / Ticketing / ...

Ekitaldien antolaketa eta ekoizpena

Biltzarrak / Azokak / Jaialdiak / …

Aisialdia eta jolasa

Aisialdiko jarduerak / Turismo kulturala / …

Kultur aholkularitza

Analisiak-Ikerketa / Aholkularitza eta laguntza / Sormena eta berrikuntza / Zerbitzu juridiko espezializatuak / …

Kultur kudeaketa

Kultur administrazioa / Kultur proiektu eta erakundeen diseinua eta kudeaketa / Idazkaritza teknikoa / ...

Finantziazioa

Sektorerako finantza-produktu espezifikoak / Babesletza eta mezenasgoa / Mikrofinantzaketa eta inbertsio kolektiboa /…

Produkzioko eta erreprodukzioko zerbitzuak eta bitartekoak

Arte grafikoak / Hardwarea, softwarea eta telekomunikazioak / Mekanizazio eta produkzio industriala / Ekoizpen museografikoa / Zerbitzu eta ekipo teknikoak / …

ZEHARKAKOA

Gaur egun, kultura- eta sorkuntza-adierazpen askok beste batzuengandik edaten dute edo beste batzuekin lotu edo nahasten dira. Baina Zeharkako sektore hau sartu dugu berariaz adierazteko gero eta ugariagoak direla berez izaera dialogikoa edo hibridoa duten eragileak, bai modu intrakulturalean —hainbat sektore edo azpisektore kultural eta sortzaileren artean, horietako bakar bat ere gailendu gabe—, bai kulturaz kanpo, kultura- eta sorkuntza-sektoreen eta azpisektoreen eta beste diziplina- eta ezagutza-esparru batzuen arteko gurutzaketak garatuz.

Balio katea

Balio-katetzat hartzen da balioa eransteko etapa bereizien multzoa, modu kateatuan —ez nahitaez elkarren segidan— eskaintzaren eta eskariaren arteko erlazioak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren jarduerak ziklikoki irudikatzeko aukera ematen duena. Kate-mailen multzoa eragile batek baino gehiagok estali ohi dute.

 

Kultura- eta sorkuntza-sektoreen eta azpisektoreen balio-katea aztertzea eta erakundeek edo profesionalek sektore eta azpisektore horietan duten posizioa ezagutzea oso baliagarria da estali gabeko espazioak, eraginkortasunik ezak, gainpresentziak edo ingurune batek eskaintzen dituen aukerak ulertzeko; izan ere, horiek, askotan, erabakigarriak dira ekimenen bideragarritasunerako eta ekosistema osoaren garapenerako.

Balio-katearen pantaila, Kultursistemaren plataforma

Informazio hori funtsezkoa da kultura-politiken edo sormena sustatzeko politiken ardura duten erakundeek, profesionalek eta arduradunek behar bezala testuinguruan kokatutako planak eta estrategiak definitu ahal izateko.

Nahiz eta barne-mailan agente guztiek beren helburuak betetzeko beren balio-katea zabaldu (prozesuak, produktuak, zerbitzuak, esperientziak eta abar eskaini eta garatzeko). ), Kultursisteman eragile bakoitzak kanpoko balio-katean duen kokapenari edo posizio espezifikoei erantzuten diegu. Hau da, eragile bakoitzak bere jarduera-gunea identifika dezan nahi dugu, non dagoen bere balio- eta zentzu-ekarpen nagusia merkatu espezifiko sektorialean. Adibidez, eragile guztiek finantziazioa behar duten arren, horrek ez du esan nahi profesionalki kultura-proiektuak edo -erakundeak finantzatzen aritzen direnik. Beraz, kate-maila horretan, hirugarrenen kultura-finantzazioa finantzatzen edo eskuratzen laguntzen duten eragileak soilik aurkitu beharko genituzke.

Kultursisteman grafiko bakar batean bildu nahi izan ditugu sektore eta azpisektoreen balio-kateen kate-mailak. Gainera, eraginkorrak izateko, kate-maila bakoitzean zenbait azpifase edo funtzio elkartu ditugu.

PRESTAKUNTZA

I. Prestakuntza eta gaikuntza (formala eta ez-formala)
Arteei eta kultura- eta sorkuntza-adierazpen edo -praktikei buruzko ezagutzak, metodologiak, teknikak, hizkuntzak eta abar garatzea eta hirugarrenei transferitzea, lanbide-orientazioarekin, irakaskuntza-sistema arautuaren esparruan edo hezkuntza-ingurune ez-formaletan.

SORKUNTZA

II. Esperimentazioa / kontzeptualizazioa / sorkuntza / interpretazioa
Ideiak eta praktikak aztertu, garatu, konbinatu eta kontrastatzeko prozesuak, sorkuntza berriak sortzeko edo lehendik zeuden sorkuntzak birsortzeko, ezagutza berriak sortzeko, arteen eta kulturaren eremu edo adierazpen bati buruzko ikuspegi berriak edo jarrera berriak sortzeko edo, azken horiek erabiliz, beste gizarte-eremu batzuetako aldaketa eta eraldaketetan eragiteko.

KUDEAKETA

III. Finantziazioa
Kultura-eta sorkuntza-ekosistemako pertsona fisiko edo erakunde baten proiektuak eta/edo eguneroko jarduera garatzera bideratutako baliabide diruzkoak edo diruzkoak ez direnak lortzeko edo sortzeko zuzeneko ekarpena, aholkularitza edo bitartekaritza espezializatua.

IV. Administrazioa / kudeaketa Kultura- eta sorkuntza-jardueran funtsezkoak diren alderdi estrategikoetan, antolamendukoetan, operatiboetan, administratiboetan, tributarioetan eta/edo legaletan aholkularitza, plangintza eta kudeaketa espezializatua.

EKOIZPENA

V. Aurreprodukzioa / prototipatua
Kultur ideia, produktu edo esperientzia bat produzitzeko, sozializatzeko edo merkaturatzeko beharrezkoak diren aurretiazko zereginak, sormen-hurbilketak eta prestakuntza-prozesuak, saiakuntza-prozesuak (proba-hutsa) eta irudikapen fisikoko edo bisualeko hainbat sistema barne, hurrengo faseei buruzko erabakiak hartzeko orientabide gisa.

VI. Ekoizpena / Postprodukzioa
Prototipoak edo ideia formalak ezagutza edo pentsamendu-eredu, produktu, zerbitzu edo esperientzia kultural bihurtzeko aukera ematen duten prozesu eta jardueren antolaketa sistematizatua, banatu, komunikatu, sozializatu edo merkaturatu aurretik, eta ondorengo laguntza teknikoa, eguneratzea eta jarraipena.

VII. Erreprodukzio industriala
Sorkuntza artistiko, kultural edo sortzaile baten produkzio seriatu, fisiko edo digitaleko prozesuak, masiboki banatzeko eta aldagai ekonomikoen eta/edo sarbide-aldagaien optimizazio mailakatua lortzeko.

ZABALKUNDEA

VIII. VIII. Banaketa / bitartekotza / merkaturatzea
Norberaren edo besteren produkzioko produktu, zerbitzu, ideia edo esperientzia kultural eta sortzaileen eskaintza bat kanal fisiko edo birtualen bidez merkaturatzeko ekintza espezializatuak.

IX. Erakusketa / programazioa
Sormen-lanak, -ekoizpenak edo -prozesuak azken hartzaile den publiko bati erakustea eta aurkeztea, bakarka edo jarduera-programa baten barruan.

X. Sustapena / komunikazioa / kritika
Xede-publikoekin dituzten harremanetan, kultura- eta sorkuntza-ekoizpenen entzute aktiboa, hedapena, balioespena, pertsuasioa eta/edo azterketa kritikoa egiteko ekintzak.

XI. Dibulgazioa / sozializazioa / parte-hartzea
Kultura- eta sorkuntza-jardueretarako egokiak diren testuinguruen irisgarritasuna, elkarreragina eta sorkuntza bultzatzeko ekintzak. Ezagutzaren, elkarrizketaren eta elkarrekiko ikaskuntzaren bultzatzaile dira, bai eta komunitateak kultura-ekoizpenean gizarte-egintza gisa duen inplikazioaren bultzatzaile ere.

IKERKETA ETA BABESA

XIII. Analisia / ebaluaketa
Kultura- eta sorkuntza-politika, -programa, -proiektu edo -ekintzen tresnak, indizeak eta adierazleak sortzea, eta denboran zehar egoera- eta eragin-azterketetan aplikatzea.

XIV. Dokumentazioa / Artxiboa
Informazioa kudeatzea dokumentu-ondarea bermatzeko eta ezagutza modu ordenatuan eta sistematizatuan sortu, partekatu eta sozializatzeko.

XV. Babesa / Kontserbazioa / Zaharberritzea
Ordeztu ezin diren jatorrizko arte eta kultur adierazpenak mantendu, babestu eta erreskatatzera bideratutako jarduerak eta prozesuak, haien identifikazioa errazteko, haien degradazioari aurrea hartzeko, egungo eta etorkizuneko belaunaldiei haien esanahia transmititzeko eta haien erabilera arduratsua eta jasangarria sustatzeko.

Balio katearen pantaila, Kultursistemaren plataforma

Gurutzaketak eta konbinazioak

Kultura- eta sorkuntza-ekosistemaren potentziaren eta balioaren gero eta zati handiagoa honako hauetan aurkitzen da: lehendik dauden eragileak birdefinitzea eta birkokatzea; tipologia, jarduera-eremu edo ezagutza sozializatzeko moduei dagokienez aniztasuna duten eragile berriak agertzea ohiko konbentzioetatik haratago doa; eta konbinatoriak fenomeno berriak sortzeko eskaintzen dizkigun aukerak.

Horregatik, alderdi garrantzitsu bakoitza bereiz aztertzeko balio duten matrizeez gain, Kultursistemak hiru matrize osagarri proposatzen ditu (datuak gurutzatzen dituztenak, interpretazio konplexuagoa eta finagoa egiten laguntzeko, eta eragile bakoitzaren edo lurralde baten jarduera-eremuan berezitasun, ahalmen eta aukerak aurkitzen eta haiei arreta jartzen laguntzeko.

Bilatzailea, Kultursistema plataforma

  • Sektoreak eta azpisektoreak balio-katearekin gurutzatzeko matrizea
    Aukera ematen du ikusteko non jartzen duen erakunde batek fokua eta non ez, edo lurralde batean nola banatzen dituen bere kultura- eta sorkuntza-eragileen jarduera-nitxoak, eta, ondorioz, zer espazio ez dauden estalita eta zeintzuk dauden gain-ordezkatuak.

     

  • Eragile-tipologiak balio-katearekin gurutzatzeko matrizea
    Lurralde-eremu jakin batean sormen-eragileek, beren izaera formalaren arabera, merkatuari eta gizarteari ematen dieten balio erantsi motaren inguruko joera zehatzik dagoen ikusteko aukera ematen du.

 

  • Eragile-tipologia sektore eta azpisektoreekin gurutzatzeko matrizea
    Argazki bat aurkezten du, eta bertan azaltzen da zer jarduera artistikok, kulturalek edo sortzailek baldintzatzen duten edo baldintzatuak dauden haren izaera formalaren arabera aztertutako eragile-motarengatik.

Datu estatistikoak

Kultura- eta Sorkuntza-ekosistemaren egoerari buruzko txostenak eta estatistikak sortzeko intereseko beste datu batzuk. Informazio guztia modu anonimoan eta agregatuan tratatzen da, datu espezifikoaren eta jatorrizko espazio, eragile edo ekimenaren arteko loturarik gabe.

Gutxi gorabeherako balio kuantitatibo eta kualitatiboekin lan egiten da, ereduak eta joerak detektatzeko.

Datuen pantaila, Kultursistemaren plataforma

ESKAINTZA EDO JARDUERAREN EZAUGARRIAK

Espazioen, eragileen eta ekimenen digitalizazio-, zerbitizazio- eta orientazio-mailak neurtzeko gutxi gorabeherako balioak.

  • Euskarri fisikoa VS Euskarri digitala
    Elementu fisikoak edo gailu digitalak erabiltzea publikoekin elkarreragiteko, informazioa erakusteko, balioa emateko…
  • Produktua VS Zerbitzua-esperientzia
    Eskaintza edo jarduera soluzio ukigarri eta ukiezinetan zehaztea.
  • Prozesuak VS Emaitzak
    Eskaintzaren edo jardueraren orientazio nagusia balio-proposamenean oinarrituta.

HIZKUNTZEN ERABILERA

Ekosistemaren hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntzek jardueraren garapenean duten pisu erlatiboa aztertzea, bai bezero eta publikoekiko orientaziorako, bai barne-lanerako. Hizkuntzen erabilera-maila portzentaje baten arabera neurtzen da, eta nagusiak eta osagarriak identifikatzen dira.

JARDUERAREN EREMU GEOGRAFIKOA

Espazioen, eragileen eta ekimenen orientazioa eta irismen geografikoa aztertzea. Bere jardueraren esparruak markatzen dira, nagusia identifikatuz.

  • Tokikoa
  • Erregionala
  • Estatukoa / nazionala
  • Kontinentala / internazionala
  • Mundukoa

SORTUTAKO ENPLEGUA

Zuzeneko eta zeharkako enplegua sortzeko gaitasunaren azterketa. Kultura- eta sorkuntza-sektoreei lotutako jardueretan berariaz lan egiten duten pertsonen gutxi gorabeherako tartea zehazten da (lanaldi osoen baliokidea kontuan hartuta), haien ezaugarriak zehazten dira (lan-egonkortasuna, genero-irizpideak eta aniztasunaren inguruko beste zenbait faktore) eta beste ekoizpen-harreman mota batzuk identifikatzen dira bazkide, boluntario eta beste profesional batzuekin.

Enplegatuen tarteak

  • Ez dugu langilerik (ez eta autoenplegurik ere)
  • Pertsona bakarreko jarduera (autonomoak eta/edo banakako enpresaburuak barne)
  • 2 eta 3 pertsona artean
  • 4 eta 10 pertsona artean
  • 11 eta 25 pertsona artean
  • 26 eta 30 pertsona artean
  • 51 eta 250 pertsona artean
  • 250 pertsonatik gora

FAKTURAZIO-BOLUMENA EDO AURREKONTUA

Espazioaren, agentearen edo ekimenaren dimentsio ekonomikoaren azterketa. Jarduerari lotutako gutxi gorabeherako fakturazio-maila edo urteko aurrekontua adierazten da.

Fakturazio- edo aurrekontu-tarteak

  • 0 €
  • 1 – 12.000 €
  • 001 – 25.000 €
  • 001 – 75.000 €
  • 001 – 200.000 €
  • 001 – 600.000 €
  • 001 – 2.000.000 €
  • 000.001 – 5.000.000 €
  • 000.001 – 10.000.000 €
  • 000.000 €-tik gora

Inpaktuak eta itzulkinak

Inpaktuak eta itzulkinak dira plan, programa, proiektu, zerbitzu edo ekintza jakin bat gizarte-talde, eremu jakin bat edo inplikatutako prozesuan, antolamenduan eta/edo eragileetan ezartzearen ondorio, aldaketa edo emaitzen adierazpena.

Epe labur, ertain edo luzerako kausa-efektu erlazio eta ondorio horiek mota askotakoak izan daitezke, hala nola: barneko edo kanpoko itzulkinak; espezifikoak edo globalak; prestatutakoak edo aurreikusi gabeak; positiboak, negatiboak edo neutroak; zuzenak edo zeharkakoak. Eta horien kantitatea, kalitatea eta hedadura ere kontuan hartzen dituzte.

Inpaktuak aztertzeko pantaila, Kultursistemaren plataforma

Politikak ebaluatzeko adierazleak, lurralde-garapenerako sektore-ahalmena eta sormena neurtzen duten indizeak edo kultura-ekintza batek tokiko ekonomian duen eragina kuantifikatzeko sistemak –adibide batzuk jartzearren- daudela jakina, Kultursistemak, modu osagarrian, autodiagnostikorako proposamen bat garatu du –zuhurra eta adbokatiboa azterketa kuantitatibokoa baino gehiago-, lau indizeko eta erreferentziako hamahiru dimentsioko multzo batez osatua.

INPAKTU SOZIOKULTURALAK

Testuinguruan, lurraldean, pertsonetan, haien gizarte-sistemetan eta elkarrekin landu beharreko erronketan izandako ondorioak.

A. Gizarte sortzailea
Sorkuntza eta sormena, pentsamendu kritikoa eta kontakizun, iruditeria eta subjektibotasun berrien ekoizpena sustatzea, modu indibidual eta kolektiboan.

B. Kultur garapena
Demokrazia eta kultur demokratizazioa bultzatzea. Kultura eskubide gisa garatzea. Kultur ekoizpenerako eta gozamenerako sarbidea. Publikoak sortzea eta kualifikatzea.

C. Garapen soziala
Gizarte-kohesioa sustatzea eta hezkuntzarekin, integrazioarekin, bizitza osasungarriarekin, ingurumenarekin, aisialdiarekin eta abarrekin lotutako erronkei ekitea.

JARDUERAREN GAINEKO INPAKTUA

Jardueraren beraren gaineko ondorioak, jardueraren edukia eta jarduera garatzeko modua barne.

D. “Zer”-etan berritzea
Ideia eta eduki berriak sortzea. Kultur jarduera, produktu, zerbitzu eta esperientzien eskaintza berritzailea eta bereizgarria sortzea.

E. “Nola”-tan berritzea
Harreman-, gobernantza-, sorkuntza-, produkzio-, banaketa- edo jabetza-sistema, -metodologia eta -tresna berriak garatzea eta/edo aplikatzea.

F. Lankidetza
Lankidetzarako espazioak eta praktikak sustatzea. Proiektu eta prozesu kolektiboetan parte hartzea. Elkarte, sare eta aliantzen bidezko artikulazioa.

G. Jasangarritasuna
Ingurunea zaintzeko, baliabideak kontzienteki erabiltzeko eta inpaktu ekologikoa murrizteko irizpideak eta neurriak aplikatzea.

INPAKTU SEKTORIALAK

Kultura-sektorean bertan, beste gizarte- eta ekoizpen-eremu batzuetab eta sektore publikoan sortutako albo-ondorioak.

H. Kultur sektorean bertan eragina
Dinamizazioa eta trakzio-gaitasuna, honako hauen arabera: dimentsioa, erreferentzialtasuna eta harremanak, berrikuntzarako gaitasuna, merkatuak irekitzea, industrializatzeko potentziala.

I. Beste jarduera-sektore batzuen gaineko eragina
Sektoreen arteko elkarrizketa, lankidetza, transferentzia eta hibridazioa eta diziplinaz gaindiko harremanak sustatzea.

J. Sektore publikoaren gaineko eragina
Politika publikoak eta plan eta neurri berriak garatzen eta ebaluatzen laguntzea. Gobernu irekiko estandarren eta prozeduren eboluzioa.

INPAKTU EKONOMIKOAK

Aberastasuna sortzearekin eta banatzearekin, enpleguarekin edo jardueraren nazioartekotzearekin zerikusia duten ondorioak.

K. Ekarpen ekonomikoa /kuantitatiboa
Zuzeneko edo zeharkako mozkinak sortzea (kanpo-eragin positiboak). Kapitalen banaketa. Fakturazio-bolumena, BPGrako ekarpena eta itzulkin fiskalak.

L. Enplegua sustatzea
Enplegu zuzena edo zeharkakoa sortzea eta/edo mantentzea. Lan baldintzak eta berdintasun, inklusio, adiskidetze, eta garapen pertsonaleko neurriak.

M. Nazioartekotzea
Presentzia merkatuetan edo kanpo-merkataritzan. Nazioarteko sare, zirkuitu edo proiektuetan parte hartzea.

BESTE INPAKTU BATZUK

Kultursistema eredu moldagarria da, aldaketa eta hobekuntzetara irekia. Horregatik, inpaktu eta itzulkinei buruzko azterketa hau amaitzeko, aurrez ezarritako hamahiru dimentsioez gain, aurrekoen artean ez dagoen izendapen askeko bat proposatzera gonbidatzen zaitugu. Dimentsio pertsonalizatua, kultura- eta sorkuntza-ekosistemaren eragile gisa duzun inpaktua hobeto baloratzeko adierazgarritzat duzuna.

N. Dimentsio pertsonalizatua
Dimentsio hau edozein motatakoa izan daiteke, eta zure jardueraren funtsezko alderdia islatu behar du.

Zalantzarik?

Deitu edo idatzi! Zure esanetara gaude edozein zalantza edo kontsulta argitzeko.